Aitzina Folk 2026: Maruja Limón
Catedral de Santa María, Vitoria-Gasteiz
Dentro de la programación de Aitzina Folk 2026. Maruja Limón sustrai-musika garaikideko proposamen batekin datorkigu. Bartzelonako sei emakumez osatutako talde honek estilo propioa eraiki du. Taldearen doinuetan flamenkoa, Kataluniako rumbarekin, poparekin eta erritmo latindarrekin nahasten dira, soinu fresko eta mestizoa sortuz. 2014an taldea sortu zenetik ibilbide arrakastasua izan du seikoteak. Mas de ti (2018) izenburupeko lehen diskoa oso begi onez hartu zuen kritikak, eta Artista Berri Onenaren ARC Saria lortu zuen. Urtebete geroago, taldeak interpretatutako Ante Mí abestiak ere MIN Sarietarako izendapena lortu zuen. Taldearen etapa berrian, Te como la cara (2025) lanarekin seikoteak bestelako estiloak ere integratu ditu abestietan: elektronika, dembow eta saltsa. Nazioartean ere jauzi erabakigarria eman du taldeak. Eurosonic, Sziget, Cruïlla eta New Yorkeko LAMC jaialdietan izan ostean, 2026an bira arrakastatsua egin dute Estatu Batuetan eta Kanadan. Big Ears Festival edo Cleveland Museum of Art bezalako erreferentziazko eszenatokietan egindako emanaldiak oso arrakastatsuak izan dira.
Gratis (con invitación) (AGOTADAS)
Fuente: Euskadi


